sábado, 1 de agosto de 2009

Hariak





Gurasoen hariak, halabeharraren hariak, norbere gorputzaren hariak, lagun minen hariak, behaztopatzeko modu luzeak, hariak.

Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako hariak.

Titerearen modukoak, batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo korapilatzen.

Eta horrela bizi, hariekin, hariak egokitzen, hariei kasu egiten, harien kontra tiraka, haien gatibu.

Eman dezagun berrogei urtez horrela... eta bat batean ohartu ezetz, eguzkiaren edo ilargiaren errainuak bezalakoak direla, eta ez zaituztela lotzen, azkenean, ez duzula haririk.

Joseba Sarrionaindia

No hay comentarios.:

Publicar un comentario