martes, 18 de agosto de 2009
Izen zaharrak
Gu herrialde estuan
sortu ginen,
arbasoek aberri mendrea
utzi ziguten.
Merkatari aberatsek merke
edo kario
erosten dituzte gure lurrak,
gure jendearen
hezurrak. Lurrak eta
hezurrak,
eta badoaz urtaroak,
eta gu ere bagoaz,
geroago eta gutiago
gara ginenak,
gero eta urrutiago
ginena
Zer geratuko da gerorako?
Leku izenak agian,
ez besterik: Ursouia, Itchasou,
Irouleguy,
Aussurucq eta Tchoko
Maitia…
Jendeak misterio aire batekin
ahoskatuko ditu leku izenok,
jendeak misterio aire batekin
ahoskatuko ditu izenok.
Joseba Sarrionandia
-la traducción aparece al final del video.
Etiquetas:
Euskaraz,
Ordorika,
Sarrionandia,
traducción,
Vascos
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)
No hay comentarios.:
Publicar un comentario