miércoles, 27 de abril de 2016

Maite zaitut ez




Berrogei urtez labe garaietan lan egin arren,
barru-barrutik, baserritarra izaten jarraitzen zuen.
Urrian, etxeko balkoian soldagailuarekin
piper gorriak erretzen zituen.
Denak isilarazten zituen
haren ahots ozenak.
Alabak egiten zion soilik aurre.
Ez zuen inoiz maite zaitut esaten!!
Tabakoak eta altzairuaren hautsak
ahots-kordak urratu zizkioten.
Mitxoleta bi hostoak galtzen.
Alaba beste hiri batera ezkondu zen.
Erretiratuak oparia zekarren.
Ez errubirik, zeta gorririk ezta ere.
Urtetan lantegitik ebatsi zituen piezak.
Soldagailuarekin altzairuzko ohea josi zuen, ezari-ezarian.
Ez zuen inoiz maite zaitut esaten.

Kirmen Uribe







Aunque trabajó durante 40 años en los Altos Hornos,
en su interior había todavía un campesino.
En octubre, asaba pimientos rojos con su soldador
en su balcón de casa de barrio.
Su voz era capaz de hacer callar a cualquiera.
Sólo su hija se atrevía con él.
Él nunca decía "te quiero".
El tabaco y el polvo de acero quemaron
sus cuerdas vocales.
Dos amapolas a punto de caer.
Cuando se jubiló, su hija se casó a otra ciudad.
Él le hizo un regalo,
había ido sacando piezas de la fábrica,
y poco a poco, sus manos
soldaron una cama de acero....
Él nunca decía "te quiero"!!

........................................­..................

No hay comentarios.:

Publicar un comentario